2018(e)ko azaroakren 30(a), ostirala

3.MAILAKOEI UNTXIAK EGITEN ERAKUSTEN

AURIOKARAIUAENAIAKAKIOKAERAUSTRAUNSXAK NOLAEITN IREN
GAUR IGO GARA HIRUGARREN MAILAKOENGANA ERAKUSTERA UNTXIAK NOLA EGITEN  DIREN

MIKELE, ELORA,ILAZKI





3.mailakoak Aitor ikastolak antolatutako antzerki emanaldia ikustera joan gara!!!










AZTARNA EKOLOGIKOA!

Aurten Eskola Agenda 21eko gaia, AZTARNA EKOLOGIKOA da. 3. ziklokoak  horma-irudiak prestatu dituzte galdera batekin eta gu lanean hasi gara. Beraiek egindako galderak erantzun ditugu prestatutako kutxan. Ea ba ingurumen batzordekoak hurrengoan zer kontatzen diguten.






ZEIN GUSTORA IKASLAGUNEKIN!

Lehengo astean, gure ikaslagunak gelara etorri ziren eta bikoteak egin genituen. Oso gustora egon ginen. Hamaiketako goxo bat egin ondoren, oktogono ondoko parkera joan ginen. Ikaragarri ondo pasa genuen! Ea hurrengoan zer egiten dugun!



2018(e)ko azaroakren 26(a), astelehena

ZORIONAK, ALDARA!!!


ATZO 6 URTE BETE ZITUEN ALDARAK. GAUR ELKARREKIN OSPATU DUGU.

ZORIONAK, ALDARA!!! URTE ASKOTARAKO!!!




INGURUMEN BATZORDEKOEN BISITA IZAN DUGU GAUR


GAUR INGURUMEN BATZORDEKOEN BISITA IZAN DUGU. HIRU ORMIRUDI IKUSTERA ERAMAN GAITUZTE. AURREAN JARRI, BERTAN IKUSTEN GENUENAREN INGURUAN PENTSATU, ETA BURURA ZETORKIGUN LEHEN HITZA IDAZTEKO ESKATU DIGUTE.
ONDOREN PAPERTXOAK POSTONTZIETAN SARTU DITUGU. ESKOLAN BARRENA IBILI GARA, ETA ESKATUTAKOA EGIN DUGU.
AURRERAGO ETORRIKO OMEN DIRA BERRIRO ERE GUGANA, ATERATAKO ONDORIOEN BERRI EMATERA.

EZ GARA ASPERTZEN GERO!!!


SAKATU ARGAZKIAREN GAINEAN, ARGAZKI BILDUMA OSOA IKUSTEKO.


2018(e)ko azaroakren 22(a), osteguna

HASI GARA UNTXIEN JOLASTOKIA ERAIKITZEN


ATZO, INTERNETEN ZENBAIT IDEIA HARTU ONDOREN, GURE PARKEAN BEHARKO GENITUZKEN GUNEETAN PENTSATZEN HASI GINEN. ZERRENDA LUZEA OSATU GENUEN DENEN ARTEAN. ARBELEAN IDATZI GENUEN LEHENBIZI, ETA BAKOITZAK GURE PAPEREAN GERO.


ETA GAUR, LANEAN HASI GARA. BEGIRA HONI!

 SAKATU ARGAZKI GAINEAN GEHIAGO IKUSTEKO
SAKATU ARGAZKIAREN GAINEAN GEHIAGO IKUSTEKO





Atzo oso bisita garrantzitsua izan genuen gelan ! Ikerren ama eta bere anai jaio berria, etorri ziren gurera eta gertutik ikusi ahal izan genuen  haur jaio berria !!!Eskerrik asko!!!❤

2018(e)ko azaroakren 19(a), astelehena

2018(e)ko azaroakren 16(a), ostirala

Ibairi agurresandiogu (ALAN)


Ibairi agurresandiogu
IBAIRI AGUR ESAN SIOGU
ETA MARRASKIBATEGINDIOGU AGURRESATEKO
ETA MARRAZKI BAT EGIN DIOGU AGUR ESATEKO.

PENA ASKOEMANDUETA GAURR ARRATXALDEANJUANGODA
PENA ASKO EMAN DU ETA GAUR ARRATSALDEAN JOANGO DA



2018(e)ko azaroakren 15(a), osteguna

BAKOITZAREN ERRITMOA ERRESPETATZEN DUGU


GURE UNTXIEKIN BURU-BELARRI JARRAITZEN DUGU. BAINA BAKOITZAK BERE MARTXA DARAMA: BATZUK PONPOIAK EGITEN BUKATU BEHAR DUTE ORAINDIK, BESTE BATZUK BELARRIAK EGITEN ARI DIRA, ETA BAKAR BATZUEI EGINDAKOA ITSASTEA BAINO EZ ZAIE FALTA.




HORI DA HORI PONPOI PILA EGITEN ARI GARENA! IZAN ERE, BAKOITZAK 3 PONPOI EGIN BEHAR  DUGUNEZ...GUZTIRA ZENBAT BEHARKO DITUGU? BATUKETAK EGITEN ARITU GINEN LEHENGOAN.




BAKOITZAK PONPOI BAT EGITEN DUGUNEAN TAULAN APUNTATZEN ARI GARA, EGIN BEHARREKOAK EGIN DITUGUN JAKITEKO, BESTELA....A ZER NAHASTEA!!!






2018(e)ko azaroakren 14(a), asteazkena

PELUTXEZKO UNTXIAK EGITEN


EGIN NAHI GENITUEN GAUZEN ZERRENDAN HONAKOA TOPATU GENUEN: PELUTXEZKO UNTXIA.
OSTEGUNEAN HASI GINEN UNTXIAK EGITEN. NOIZ AMAITUKO DUGU?
BAKOITZAK BERE IRITZIA EMAN ZUEN ETA ARBELEAN IDATZI. NORK ASMATUKO DU?


GUSTORA ARI GARA LANEAN!!!

 SAKATU ARGAZKIAREN GAINEAN GEHIAGO IKUSTEKO

SAKATU ARGAZKIAREN GAINEAN GEHIAGO IKUSTEKO.
KAIXO LAGUNOK!! ORAIN ARTE EZ DUGU ASTIRIK IZAN GURE BLOGERA  EGUNEROKO EKINTZAK IGOTZEKO BAINA,,, TIRA!! GAUR HASIKO GARA!!
ETA EZ PENTSA ORAIN ARTE LAN GUTXI EGIN DUGUNIK!! BAI ZERA!!

HEMEN ZIRKULAZIO LIBREAN EGIN DITUGUhttps://photos.app.goo.gl/5atL16E67a9a1Z846N ZENBAIT LAN....

2018(e)ko azaroakren 12(a), astelehena



LEMON CAKE IN THE ENGLISH CLASS.

Lehengo ostiralean limoizko bizkotxo bat egin genuen gelan. Mariak, ingeleseko irakasleak, osagai guztiak ekarri zituen eta nahasketa egin genuen. Labean denboratxo bat egon ondoren, tatxaaaannn!!!! begira nolako bizkotxoa atera zitzaigun. AAA!! Goxo goxoa zegoen! 





IKASLAGUNEKIN OKTOGONOAN!


Lehengo astean, gure ikaslagunei bixitatxo bat egitera joan ginen oktogonora. Elkar ezagutu genuen eta beraiekin hamaiketako eder bat egin genuen. 3.mailakoak oso kontentu geunden bertan egoteagatik eta sekulako, oroitzapenak etorri zitzaizkigun burura. Begira zein argazki polita atera genuen elkarrekin. Aste honetan berriz elkartuko gara gure gelan eta bikoteak egingo ditugu. Sekulako gogoa dugu!

2018(e)ko azaroakren 9(a), ostirala

MILA ESKER, SANDRA!!! MILA ESKER, IRMA!!!


GAUR BISITA BEREZIA IZAN DUGU GELAN: IRMAREN AMA, SANDRA, ETA BERE UNTXIA PELUSA ETORRI DIRA GELARA.
PELUSA PRIMERAN PORTATU DA, JATEN EMATEKO ETA LAZTANTZEKO AUKERA EMAN DIGU. GURE ARTEAN GUSTORA IBILI DELA DIRUDI, EZ DA GEHIEGI IZUTU ETA GELATIK PASEOTXO BAT ERE EMAN DU. HORI BAI, EZ DA AULKITIK BEHERA SALTO EGITEN AUSARTU.
BURUAN GENITUEN GALDERAK EGITEKO AUKERA IZAN DUGU:
- ZER DA ARRA ALA HEMEA?
ARRA
- ZENBAT URTE DITU? 
4 HILABETE. ETA ONDO ZAINDUZ GERO 15 URTERA IRITSI DAITEZKE.
-ZER GUSTATZEN ZAIO EGITEA?
KORRI ETA SALTO.
- ZER MATERIAL DU GOGOKO?
SOFA GAINEAN EGOTEA GUSTATZEN ZAIO.
- ZER GUSTATZEN ZAIO JATEKO?
AZENARIOAREN HOSTOA, ZATI LARANJAK KALTE EGITEN DIO.
-URETAN SARTZEN DUZUE? 
EZ, EZ DA BEHARREZKOA BAÑATZEA. BERE MINGAINA ERABILIZ, MIHAZKATUZ,  GARBITZEN DU BERE BURUA, ETA BEGI INGURUA KOTOIAREKIN POLIKI- POLIKI GARBITZEN DIOGU.
-ZER DIRA HAUNDIAGOAK ATZEKO HANKAK EDO AURREKOAK?
ATZEKOAK, SALTO HAUNDIAK EMATEN LAGUNTZEKO.




HORI ZORTEA DUZUN, HORRELAKO UNTXI JATORRA ETXEAN IZANDA. MILA ESKER, GAUR GURERA EKARTZEAGATIK!!!

 SAKATU ARGAZKIAREN GAINEAN GEHIAGO IKUSTEKO

OHARRA: SAKATU ARGAZKI HONEN GAINEAN ARGAZKI GEHIAGO IKUSTEKO.


2018(e)ko azaroakren 7(a), asteazkena

IBILBIDEEKIN JOLASEAN ETA PLANOAK EGITEN


ASTELEHENEAN EGINDAKO IRTEERA GOGORATZEN ARITU GARA GAUR. LEHENBIZI IBILBIDEA EGIN DUGU GELAN KAPLAK, AULKIAK ETA MAKINTXOAK ERABILIZ.




ETA GERO, BAKOITZAK GURE PLANOA MARRAZTU DUGU.




SAKATU GAINEAN ARGAZKIAK IKUSTEKO