2019(e)ko martxoaren 28(a), osteguna

LANDATUTAKOA JASOTZEN


ATZO BARATZERAJUANGIÑEN.
ATZO BARATZERA JOAN GINEN.

ETAGURELETXUGAKJASOGENUN.
ETA GURE LETXUGAK JASO GENITUEN.




2019(e)ko martxoaren 22(a), ostirala

BARATZEAN ASPALDIKO PARTEZ!


ASPALDI EZ GINEN BARATZERA JOAN. GAUR BELAR TXARRAK KENTZEN ARITU GARA.



  ETA HARA! BEGIRA ZER AURKITU DUGUN BERTAN!!!





IPUINAK IDAZTEN


INAUTERIAK ATZEAN UTZITA, LEHENGO ASTEAN TXAKURREN GAIARI HELDU GENION BERRIZ ERE.
MEDIATEKATIK MAKINA BAT LIBURU, MAKINA BAT IPUIN HARTU DUGU NON TXAKUR EZBERDINEN ISTORIO ETA GERTAERAK KONTATU DIZKIGUTEN: TENTOREN GERTAERAK, BIZKORRENAK...
AURREKO ASTEAN, GURE ISTORIOAK ASMATZEN ARITU GINEN BINAN-BINAKA JARRITA.


LEHENENGO IDATZI....


GERO, ANDEREÑOAK PROPOSAMEN BAT EGIN ZIGUN: ZERGATIK EZ DIZKIEGU 5 URTEKOEI GURE IPUINAK KONTATZEKO BAIMENA ESKATZEN?

ETA BAIMENA ESKATU OSTEAN, HANTXE JOAN GINEN KONTATZERA!

BI IPUIN AUKERATU GENITUEN ZOZKETA BIDEZ: BAT AMAITUTAKOA, ETA BESTEA ORAINDIK BUKATU GABEKOA. 


BUKATU GABEKO AZKEN IPUIN HONEKIN, PROPOSAMEN BAT LUZATU GENIEN 5 URTEKOEI: 
ASMATUKO AL ZENUKETE AMAIERA BAT IPUIN HONENTZAT?

ETA BAIEZKOA EMAN ZIGUTEN!!!! EA NOLA AMAITZEN DEN GURE ISTORIA



2019(e)ko martxoaren 12(a), asteartea

Animalien hitza pasa jolasean aritu gara ikaslagunekin batera



 Hitza pasa jolasa

Zein ondo pasa dugun ikusi nahi badezu, egin klik argazkiaren gainean.

Zapaburuak baratzan!!!!!


ZAPABURUAK  BARATZEAN


Atzo, martxoak 12, 3. eta 5.mailakook baratzera jaitsi ginen. Gelan genituen
zapaburuei igerileku txiki bat egin genien. Batzuek zuloa egiten zuten bitartean,
besteek plastikoa prestatu zuten zuloa estaltzeko. Eta zergatik plastikoa?  
Lurrak ura xurgatzen duelako eta estali behar da hori ez gertatzeko.
Horretaz gain, baratza txukundu genuen. Hori egiten ari ginela apo bat agertu zitzaigun.

Ezustekoa hartu genuen.


 Zapaburuak baratzan!!!

Zapaburuentzako igerilekua nola sortu dugun ikusi nahi baduzu, egin klik argazkiaren gainean.




                       



                           ZERTAN ARI GARA  5 URTEKOAK? 


                                       
                                        JAKIN NAHI DEZUE? EGIN BA ..KLIK ARGAZKIAN..

2019(e)ko martxoaren 7(a), osteguna

Bihar Emakume langileen nazioarteko eguna izango da

Gaur arratsaldean 2.zikloko ikasle eta irakasleak patioan bildu gara eta Martxoaren 8a aldarrikatzeko ekintza desberdinak egin ditugu.

 Emakume langileen nazioarteko eguna
Klik egin argazki gehiago ikusi ahal izateko!!!


  
 



2019(e)ko martxoaren 4(a), astelehena

OTSAILEAN ZEHAR URTEBETETZE BAKARRA IZAN DUGU


OTSAILA, HILABETE MOTZENA, BEREHALA JOAN DA. BAINA OTSAILEAN ZER OSPATU ASKO IZAN DUGU: SANTA AGEDA, INAUTERIAK ... ETA ANDERREN URTEBETETZEA!!!

HEMEN ARGAZKIAK:




INAUTERIAK OSPATZEN MARTUTENEKO KALEETAN BARRENA


ETXEAN GENITUEN ALKONDARA ZAHARRAK ETA TXAPELAK JANTZI, ETA ZIRIPOT, MIELOTXIN ETA ZALDIKOREKIN BATERA LANTZEKO INAUTERIAK EKARRI GENITUEN GOGORA JOAN DEN OSTIRALEAN.
EGURALDI ZORAGARRIA LAGUN GENUELA, AUZOKO KALEAN ALAITU GENITUEN KALEJIRAN ATEREAZ. BEHIN ESKOLAN MIELOTXIN ERRE, ETA AGUR ESAN GENION!
ELKARREKIN DANTZAN, GUSTORA, EMAN GENION AMAIERA OSPAKIZUNARI.

GORA INAUTERIAK!!!

SAKATU ARGAZKIAREN GAINEAN GEHIAGO IKUSTEKO

EZ ZAITUGU AHAZTUKO ZIRIPOT!!!