INAUTERIAK ATZEAN UTZITA, LEHENGO ASTEAN TXAKURREN GAIARI HELDU GENION BERRIZ ERE.
MEDIATEKATIK MAKINA BAT LIBURU, MAKINA BAT IPUIN HARTU DUGU NON TXAKUR EZBERDINEN ISTORIO ETA GERTAERAK KONTATU DIZKIGUTEN: TENTOREN GERTAERAK, BIZKORRENAK...
AURREKO ASTEAN, GURE ISTORIOAK ASMATZEN ARITU GINEN BINAN-BINAKA JARRITA.
LEHENENGO IDATZI....
GERO, ANDEREÑOAK PROPOSAMEN BAT EGIN ZIGUN: ZERGATIK EZ DIZKIEGU 5 URTEKOEI GURE IPUINAK KONTATZEKO BAIMENA ESKATZEN?
ETA BAIMENA ESKATU OSTEAN, HANTXE JOAN GINEN KONTATZERA!
BI IPUIN AUKERATU GENITUEN ZOZKETA BIDEZ: BAT AMAITUTAKOA, ETA BESTEA ORAINDIK BUKATU GABEKOA.
BUKATU GABEKO AZKEN IPUIN HONEKIN, PROPOSAMEN BAT LUZATU GENIEN 5 URTEKOEI:
ASMATUKO AL ZENUKETE AMAIERA BAT IPUIN HONENTZAT?
ETA BAIEZKOA EMAN ZIGUTEN!!!! EA NOLA AMAITZEN DEN GURE ISTORIA
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina