Kaixo, denoi!
Zer moduz? Denak ondo? Baietz espero dut.
Atzo Ilazkiren argazki hau jaso nuen. Ziur zuetakoren bati pasa zaizuela berari gertatu zaion gauza bera. Bere izebaren urtebetetzea izan da, baina aurten ezin izan diote belarritik tira, eta besarkada bat eman. Hala ere, ez pentsa zoriondu gabe utzi dutenik, ez horixe! Begira zein pankarta dotorea egin dioten.
AUPA ILAZKI!!!
Egun hauetako jolasak gustatu zaizkizue? Linka sakatu eta atzoko seriazioetan sartzen asmatu al zenuten?
Gaur beste jolas bat proposatzen dizuet. Agian, etxekoen laguntza beharko duzue agian.
SAKATU ARGAZKI HONEN GAINEAN JOLASTEKO.
APROBETXATU!
Ipuinak askotan kontatzen dizkizuet eskolan, pelikulak jangela orduan askotan ikusten dituzue euria egiten duenetan. Eta, noizean behin, komikiak ere kontatzen dizkizuet. Orain ezin dizkizuet nik zuzenean kontatu, baina, ziur gogoratzen duzuela Euskal Herrian oso ezaguna den istorio hau.
BEGIRA!
SAKATU ARGAZKIAREN GAINEAN KOMIKIA IKUSTEKO
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina