Kaixo, denoi!
Zer moduz atzoko karratu magikoak osatzen? Zaila iruditu zitzaizuen? Edo erraza? Animo, ez dago presarik, jarraitu saiakerak egiten lortuko duzue eta!
Eta inor animatu al da zuen etxean ipuinak kontatu eta grabatzera? zuetakoren bat? Nik grabatua dut nire burua zuei ipuina kontatzen, ostegunean igoko dizuet blogera.
Eta gaurko batuketa batzuk! Zer iruditzen? Etxetik bidaltzen dizkidazuen argazki askotan batuketak eta kenketak egiten ikusten zaituztez, beraz, asko gustatzen zaizkizue itsuraz.
SAKATU IRUDIAREN GAINEAN JOLASTU AHAL IZATEKO
Eta idatzi ere, idatzi beharko dugu piska bat, ezta?
SAKATU IRUDIAREN GAINEAN JOLASTEKO.
Eta amaitzeko, marrazki bizidun batzuk. Gogoratzen duzue ipuinaren astean gaudela, ezta? Begira zer gertatu zaien Pottokiei!!!
LIBURUEN DESAGERPENA
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina