Kaixo, kuadrilla!!!
Iritsi da eguna!!! Gogoratzen duzue zer esan nizuen, ezta? Zuzenean ezinezkoa bada ere, blog bidez kontatuko dizuet gaur ipuina. Lehenbizi aurkeztu egingo dizuet...
Eta orain...hemen ipuina:
Sakatu gainean ikusi eta entzun nahi baduzue.
Gozatu liburuen egunaz!!! Eskolan egongo bagina, gela, pasiloak eta eskola guztia apainduta izango genuke, ezta? Liburuak non nahi txoko desberdinetan txukun-txukun jarrita, zintzilikatuta...Ziur zirkulazioan kartelak egingo genituela liburuen irudiekin, "Apirilak 23, liburuaren eguna" letra haundiz idatzi eta kolorez apainduz. Hauen modukoak:
AndereƱook eta gurasoek ipuinak kontatuko genizkizueke, eta agian, ipuin kontalariren bat ere etorriko litzateke eskolara. Ai! zenbat gauza egingo genituzkeen eskolan bageunde, e!
Baina, aizue! Ez etsi! Etxean egon arren, liburuaren eguna ospatzen jarrai dezakezue. Ideia bat izan dut oraintxe. Zergatik ez dituzue zuen etxeak apaintzen, etxekoen baimenarekin, noski. Kartelak egin ditzakezue eskolan bezalaxe, eta pasiloan, zuen gelako atean edo balkoian zintzilik jarri. Eta mahaitxo edo apal batean ikusgai zuen liburuak jarri dotore-dotore. Bizilagunekin harremana baduzue, Mikelek eta Haizeak bezala, ipuin trukea egin dezakezue. Zuen ipuin bat aldamenekoaren ate aurreko alfonbran utzi eta berari zuenean beste bat uzteko eskatu, irakurri ondoren itzuliko diozue berriro elkarri. Liburuarekin batera notatxo bat utzi beharko duzue zuen proposamena azalduz, noski. Gero liburua eta notatxoa han utzi, txirrina jo, eta etxera azkar azkar.
Begira momentutxo batean zenbat ideia erraz proposatu dizkizuedan. Animo! Eragin buruari, ziur zuei ere ideia gehiago bururatzen zaizkizuela, eta bestela hauek erabili.
Nire ipuina entzun duzue, baina ez naiz bakarra izan, batzuk bidali dizkidazue ipuinen kontaketak gustora baino gustorago entzun ditut. Aupa zuek! MILA ESKER!!!
Eta atzo eskatu bezala, Ipuinik kuttunenen zerrendak ere iristen hasi zaizkit:
Ipuin batzuk errepikatu egiten dira zuen zerrendetan, konturatu zarete? Beno, piskanaka blogera igotzen saiatuko naiz topatzen ditudanak.
Zuen lan gehiago ere iritsi zaizkit, baina... biharko utziko ditugu, ados? Gaurko bloga liburuaren egunari eskeiniko diogu oso osorik.
Ondo segi!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina