Kaixo, denoi!
Zer moduz pasa zenuten liburuaren eguna? Espero dut, bakoitzak zuen modura, gozatuko zenutela.
Gustatu zitzaizuen "Beldar txiki jatuna"? Zein animalia berezia beldarra, ezta? Edo tximeleta esan beharko nuke?
Galdera honen erantzun bila hasi naiz. Bideo
hau ikusita ea argiago geratzen zaigun:
Tximeleten bizitza-Zein Lau forma hartzen dituzten haien bizitzan zehar?
hau ikusita ea argiago geratzen zaigun:
Tximeleten bizitza-Zein Lau forma hartzen dituzten haien bizitzan zehar?
Zein interesgarria! Beldar batzuk lortu eta prozesua zuzenean ikusteko gogoa piztu zait, baina beste urte batean izan beharko du, etxetik beldar bilar ateratzeko aukera dugunean.
Hala ere, zalantza dut oraindik...beldarra? edo tximeleta? tximeleta? edo beldarra?... Nola deitu behar diogu???
Gaur ostirala, eta ostiraletan: ASMAKIZUNA!!!
Gorria da eta ez da gerezia
Gozoa da baina ez da eztia
lurrean bizi da belar artean
asma ezazu egia.
EA ASMATZEN DUZUEN!!! ERAGIN BURUARI!!!
Eta orain zuen argazki batzuk ikusi nahi izanez gero, sakatu Adrianen argazki gainean. Begira zein marrazki dotorea egin duen:
Gaurko bloga berri triste batekin agurtu behar dugu. Gure artista haundi bat galdu genuen atzo. Gure kulturaren zati bat. Jose Luis Zumeta margolaria hil zen, 81 urte zituela.
Agian zuetako batzuk bere kuadroren bat ikusiko zenuten noizbait. Laurogeita bat urtera iritsi zen, eta lan mordoa utzi zigun ikusgai, Usurbilgo artista oparo honek. Omenaldi txiki bat merezi duela uste dut. Ikusi zein nolako kuadroak egin zituen. Kuadro horiei esker, gure artean bizirik jarraituko du betiko artista haundi honek.
Eskerrik asko, Zumeta, oparitu diguzun kolorez betetako zure munduagatik.
Agur, Zumeta!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina