Kaixo, denoi!!!
Iritsi da ostirala, eta oporrak hartzera goaz!!! Datozen bi astetan bloga geldirik egongo da, baina lasai, etxekoei korreo bidez jolas eta ipuin mordoa bidali diet, eta ez zarete aspertuko. Gainera, blogeko sarrera zaharrak erabil ditzakezue, berriro sartu eta, ipuinak, jolasak edo pelikulak berriro ikusi, argazkiak birpasatu...
Apirilaren 20an jarriko dugu berriro martxan bloga. Baina, Aste Santuko oporretan zehar, gelakide baten urtebetetzea izango da. Apirilaren 8an, Alanek 8 urte beteko ditu.
Elkar ikusiko ez dugunez, nik gaur blogetik zorionduko zaitut Alan!!!
ZORIONAK, ALAN!!! ONDO PASA ZURE EGUNA!!!
Beno, eta baten batek aurkitu al ditu atzoko banderak? badakizue nongoak diren. Nik lurraldeen izenak emango dizkizuet. Zuek asmatu zein bandera den lurralde bakoitzekoa:
Hego Korea, Tonga, Georgia, Kroazia, Japonia, Jamaika, Kuwait eta Marshal irlak.
Orain etxekoen berri gehiago. Eskulanak egiten jo ta ke. Atzo, apirilak 2, autismoaren nazioarteko eguna izan zen Dena kolore urdinez betetzeko eskatu ziguten, eta begira zer egin zuen Elorak.
Eta hemen Hugo eta Luka ere, eskulanak egiteko ez da material askorik behar. Begira hauei, aupa zuek!
Eta gure Aldara irakurri eta irakurri, aupa Aldara!
Eta marrazten:
Beno, Aste Santuko oporretan ondo ondo pasa!!! eta bueltan, Apirilaren 20an, elkar topatuko dugu blogean berriz ere.
Pelikula honekin uzten zaituztet. Tintin eta Eguzkiaren tenplua. Tintin komikietako pertsonaia oso ezaguna da, ea gustatzen zaizuen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina