2021(e)ko martxoakren 15(a), astelehena

GURE PLANETEK ZENBAT NEURTZEN DUTE?

 

ASTEBURUAN ETXEAN BEGIRA ARITU ZARETE, LIBURUETAN, INTERNETEN... ETA 



ERANTZUNAK EKARRI DITUZUE, AUPA TXAPELDUNAK!!!

BAINA NOLA NEURTU OTE DITUZTE? GAUR NEURRIETAZ ARITU GARA. ARGI GENUEN PAPER BAT NOLA NEURTU, MARGO BAT NOLA NEURTU...GELAKO ERREGELETAKO BAT HARTU ETA NEURKETAK EGITEN ARITU GARA, BAINA... PLANETAK? PLANETAK NOLA NEURTZEN OTE DIRA? 



MUNDUKO BOLA HARTU, ETA BURUARI ERAGITEN HASI GARA:

ERREGELA EZBERDINAK DITUGU GELAN, BAINA EZ DIGUTE BALIO ORAINGOAN...

     






MARKEK IDEIA BAT IZANDU:

ARGI ZUEN IPAR POLOTIK HEGO POLORA DAGOEN DISTANTZIA NEURTU BEHAR DUGULA. ERREGELAK ALDE BATERA UTZI DITUGU GOGORRAK DIRELAKO, ETA EZIN DIRELAKO LURRAREN KURBAN JIRATU, NAHIKOA ARRAZOI IRUDITU ZAIGU ALDE BATERA UZTEKO.ORDUAN PAPERA ERABILTZEA BURURATU ZAIO. BAKAR BAT EZ DA NAHIKOA IZAN, ETA BESTE ZATITXO BAT ITSATSI BEHAR IZAN DIO. ARBELEAN BATUKETAK EGIN DITUGU. 
 









   

ZIRKUNFERENTZIEI BURUZ GAUZA ASKO IKASI DUGU GAUR.












ETA GERO TAMAINAREN ARABERA ORDENATZERA!!! HAUEK DIRA GURE EGUZKI SISTEMAKO PLANETEN ERRADIOEN NEURRIAK, BAINA, ZEIN DA ORDUAN HAUNDIENA? ETA BIGARREN HAUNDIENA? ETA HIRUGARRENA?




HORI DA HORI BURUAUSTEA!
BATZUK BEREHALA ERABAKI DUTE: HANDIENA HAUXE: 69.911 KM-REKIN ARTIZARRA! ETA ZERGATIK? 9 ASKO DITUELA DIOTE BATZUK.
ABESTIAK POTOLOENA BERA DELA DIOELAKO BESTEAK.
ARRATSALDEA BURUARI ERAGIN ETA ERAGIN ARITU GARA ZENBAKIEKIN DANTZAN. AZKENEAN, BOROBIL HANDIAN BILDU, ETA ORDENAGAILUAN AURKITU DUGU, BESTE BEHIN, PISTA POTOLOA.





EDERKI PASA DUGU!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina