2018(e)ko urriakren 19(a), ostirala

EDERRA, GERTATU ZAIGU!


AURREKOAN AIPATU GENUEN GURE BLOGEAN, GAI BERRIA AUKERATU GENUELA, ETA ETXETIK INFORMAZIOA EKARTZEN HAS ZINTEZKETELA.
BA, HARA ZER GERTATU ZAIGUN:
DINOSAURIOEI BURUZ GENEKIENA IDAZTEN HASI, ETA KONTURATU GARA GURE GELAKO HUGOK INFORMAZIO PILA ZUELA HAUEI BURUZ. HAINBESTE INFORMAZIO IZATEAZ HARRITUTA, GALDETU DIOGU EA NOLA DAKIEN HAINBESTE ETA...ORDUAN JAKIN DUGU. LEHENGO URTEAN, BERA EGON ZEN ESKOLAN,  DINOSAURIOEN PROIEKTUAN MURGILDUTA EGON ZEN.
BERRIZ ERE, TALDE OSOA ELKARTU, ETA HONETAZ HIZKETAN ARITU GARA.
ZER EGIN?
AZKENEAN BOZKETA BERRI BAT EGITEA ERABAKI DUGU. ETA GAI BERRIA DUGU ORAIN ESKU ARTEAN. DINOSAURIOAK ALDE BATERA UTZI, ETA UNTXIAK LANTZEN HASI GARA. HORTAZ BADAKIZUE, UNTXIEN INGURUKO INFORMAZIOA, PANPINAK, IPUINAK, BIDEOAK, ARGAZKIAK... EKARTZEN HAS ZAITEZKETE.

HONA HEMEN GAUR GELAN IKUSI DUGUN BAT:

LOLO,  UNTXI EZBERDINA



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina