Atzo oso kezkatuta geratu ginen. Piraten eskutitza Urumean, botila barruan topatu ondoren, argi geratu zitzaigun Arrokandietan sartzeko paseak behar genituela. Baina non aurkitu??? Parkean bila ibili ziren lagun batzuk eta giltza zahar bat aurkitu zuten...pista bat ote? Eta jolasordu gidatuetan, Gazte Lekura joan, eta mezu bat arbelean.
Mila buelta eman dizkiogu buruari. Azkenean, arratsaldean, ostiralero bezala Gazte-Lekura joatea erabaki dugu.
HANTXE BIGARREN ESKUTITZA! PIRATAK BERRIRO!!!
Bertan agertzen ziren jarraibideak zuzen betez gero, paseak aurkituko genituela zioen eskutitzak. Neurketak ondo egitea zen trukoa. Metro luze bat utzi digute, 30metrotakoa, eta eskerrak horri. 7,5m aurrera, buelta erdi eskuinera, 12 pauso aurrera, buelta erdi ezkerrera 12,5metro aurrera...
Uf!!! hori da hori urduritasuna! Eskerrak neurketekin abilak garen, bestela.
TOOPATU DUGU ALTXORRA!!! ETA GUREAK DIRA PASEAK!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina