Azkenean, proiektuari bukaera emateko ordua iritsi da. Gogotsu ibili gara, eta hainbat gauza ikasi dugu.
Baina gaiari bueltaka hasi ginenean argi genuen nola emango genion bukaera: jatetxea irekiz. Eta gaur izan da eguna.
MILA MILA ESKER GAURKOA POSIBLE EGIN DUZUEN GUZTIOI: GURASO ETA FAMILIARTEKOEI EGIN DIZUEGUN GONBITEARI EMAN DIOZUEN ERANTZUNA EMATEAGATIK, LAGUNTZERA HURBILDU DIREN IRAKASLEEI, ZUZENDARITZARI GAZTE LEKUA GURE ESKU UZTEAGATIK...BAINA BATEZERE-BATEZERE ZUEI LH2KO NESKA-MUTILOI BURU BELARRI LANEAN IBILTZEAGATIK, ETA ELKARLANEAN ARITZEA ZER DEN BADAKIZUELA ARGI UZTEAGATIK.
AUPA, ZUEK! MUNDIALAK ZARETE!!!
Hemen argazki batzuk gaur bizi izan ditugunak ez ahazteko.
Sakatu argazkiaren gainean gehiago ikusteko.OHARRA: ni lanean aritu naiz sukaldean eta argazki gutxi atera ahal izan dut, badakit zuek ere aitatxo, amatxo eta aiton-amona, argazkiak ateratzen aritu zaretela. Ahal baduzue, eskertuko nizueke nire korreora bidaltzea, horrela hauei eransteko.
MILA ESKER!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina