2018(e)ko maiatzaren 3(a), osteguna

IMANOL AZKUE

IMANOL AZKUE
Apirilaren 26ean, Imanol Azkue etorri zen gure ikastolara bisita egitera.
Bera etorri aurretik “Bixi Bixitxo” eta “Parisepetite” ipuinak irakurri genituen.
Etorri zenean oso urduri geunden denok.

Goizean,  mediateka apaintzek,  guk marraztutako marrazkiak zeuden eta
asko kostatu zitzaigun marrazkiak ondo bukatzea baina azkenean bukatu
genituen:Parisepetite, Bizi Bixitxo eta Imanol Azkueren erretratua marraztu
genituen.

Mediatekara joan ginen eta hor galderak egin genizkion Imanoli
eta berak guri ere. Imanolek guk egindako galdera guztiak erantzun
zituen batez ere Parisera joan zela bere emaztearekin, bere seme
alabekin eta bere amarekin.

Azkeneko momentuan bakoitzari firma bat eman zigun, gelara etorri ginen
eta bere ipuin gogoko bat irakurri eta kontatu zigun .

Asko gustatu zitzaigun eta oso gustura egon ginen baina pìxka bat
motza egin zitzaigun.


IMANOL AZKUE IBARBIA






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina