Gaurkoa egun berezia izan da. Atzo jai, bihar ere jai...baina gaur eskola eguna genuen. Batzuk kanpora joateko aprobetxatu duzue, eta ez zarete etorri. DBHkoak ere ez zeuden, kalean ere jende gutxi... Gure gelan 13 lagun egon gara. Guztira 22 baldin bagara, atera kontuak zenbat geratu zareten gaur etxean...
Etxekoekin goxo-goxo, ederki pasako zenutela espero dugu. Baina, ez pentsa, gu ere primeran ibili gara. Beste 3 pintxo egiten ikasi dugu. Aurtengo gabonetan txundituta utziko dituzue etxekoak. Begira begira:
Lehenengo pintxoa, "Donostiarra" deitutakoa, andereñoak azaldu digu pausoz-pauso.
Uf! eskerrak eguzkitako betaurrekoak jantzita genituela, bestela tipularekin a ze negarrak egingo genituen !
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina