2021(e)ko abenduaren 22(a), asteazkena

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI ETORRI ZIREN AZKENEAN

 

Olentzero eta Mari Domingi etorri ziren azkenean eskolara. Eman genizkien gure eskutitzak, eta beraiek ere gelarako lehen oparia helarazi ziguten.  Guri asmakizunen liburu bat oparitu ziguten. Argi dago magikoak direla, nola zekiten bestela ostiralero asmakizunekin jolasean ibiltzen garela?



                                                    Sakatu gainean gehiago ikusteko.


24a gertu dago. Egun  horretan, goiz-goiz ohera, eta ea zein sorpresarekin topo egiten dugun 25 goizean. 


Ondo pasa oporrak, asko zaindu, eta

  GABON ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON!!!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina