San Tomas azoka ospatzekotan ginen larunbat honetan, baina bigarren urtez birusak ezinezko bihurtu du. Guk azokarako pentsatutako postrea egin nahi izan dugu, ordea. Ezin izan ditugu salgai jarri, baina errezeta ikasi dugu, eta etxera eramango dugu bertan egiteko aukera izan dezazuen.
TURROIZKO MUSA!!!
Lehenbizi gelakoekin egin genuen. Goxoa benetan, uuuuuummmmm!!!
Esan bezala, ezin saldu, ezin besteekin konpartitu... Edo bai? Zera pentsatu genuen: zergatik ez Sukaldaritza tailer bat antolatu, eta zirkulazioko lagunei postrea egiten erakutsi? Dakiguna besteekin konpartitzea baina gauza hoberik ba al da?
Esan eta egin! Eman beharreko azalpenak prestatu, gonbidapenak idatzi, eta... elkarrekin sukaldatzera!!!
Sakatu argazkiaren gainean egun hauetan egiten aritu garena ikusteko. Primerann pasa dugu!!!
Azalpen orokorrak ematen.
Animatu etxean sukaldatzera! Ea datorren urtean azoka ospatzerik dugun!!! Bitartean, gozatu argazki eta bideoarekin!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina