2019(e)ko urriaren 16(a), asteazkena

ZENBAT PISATZEN OTE DU KALABAZAK?


ARIMEN GAUA, GAU BELTZA, GERTURATZEN ARI DA. GU KALABAZAK MARGOTZEN ETA EGITEN HASIAK GARA. ETA ... HORRA! 5 URTEKO JONEK A ZER KALABAZA DOTOREA EKARRI DIGUN BERE AITONAREN BARATZETIK. LARANJA ILUNA ALDE BATETIK, LARANJA ARGIA EDO HORIXKA BESTETIK. EGUZKIAK ALDE BATETIK BESTETIK BAINO GEHIAGO EMANGO ZIOLA PENTSATU DUGU.
ETA PISUA! UF! HORI DA HORI PISUA DUENA!

BAINA, ZENBAT PISATZEN OTE DU ZEHAZKI? ASMATUKO AL ZENUKE?
BAKOITZAK GURE ERANTZUNA PAPERTXO BANATAN IDATZI, ETA KUTXAN SARTU DUGU. DENEN ERANTZUNAK BILDU ARTE EZ DITUGU IRAKURRIKO, ETA EZ DUGU MISTERIOA ARGITUKO.
ANIMA ZAITEZ! EMAN ZURE ERANTZUNA!!!
KLIKATU ARGAZKIAREN GAINEAN GEHIAGO IKUSTEKO


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina