Kaixo, kuadrilla!!!
Zer moduz asteburua??? Mikelek eraikuntzak egiteko eta irakurtzeko denbora atera du. Begira!
Ikasturte honetako azken astelehenera iritsi gara! Gero meetean topo egingo dugu, errepasatuko zenituzten zenbakiak euskaraz, ezta?
Sakatu gainean jolasteko.
Beno...bitartean, hona hemen ostiraleko asmakizunen erantzunak:
Hankaduna,
ez da animalia,
oihala dauka
ez da jantzia,
zure etxean dago,
ez da gizakia.
Ohea
Nahiz eta beti aritu
hazten eta handitzen
ez da bere lekutik
inoiz mugitzen.
Zuhaitza
Eta astelehenero bezala, ipuina. Gaurkoan klasiko bat. Gero arte!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina