2020(e)ko ekainaren 3(a), asteazkena

Ekainak 4, osteguna


Kaixo, kuadrilla!

Atzo batzuk ikusi zintuztedan! Zeinen ondo!!! Haundiago ikusi zintuztedan, 3 hilabete ez dira alferrik pasa! Zeinen harraro dena, ezta? Maskarillak jarrita, ezin elkarri muxurik eman... Beno...iritsiko da momentua.

Bitartean, bloga eta meetak geratzen zaizkigu.

Gaur gure baratzari begirada bat bota diot. Jakin ezazue belarra asko hazi dela, eta barazkiak ere bai.
Etxetik ezin eskolako baratza zaindu, ezta? Ba begira, gaur paperezko baratzea egitea proposatzen dizuet. Bideo honetan errez-errez egiten erakusten digute: Kalabaza, azenarioa, piperra,  ilar berdeak, berenjena eta erremolatxa. Ba dakizue zein den zein?




Animo! logelan eskegi eta gure baratzaz gogoratuko zarete horrela.

Eta benetako barazkiak dendan erosten jarraitu beharko dugu momentuz. Horretarako ezinbestekoa da pisua ondo erabiltzen jakitea. Praktikatu egin beharko dugu.










Eta amaitzeko, afrika aldetik iritsi zaigun beste ipuin bat:


Lehdya basoiloa eta elefantearen istorioa.

Ondo segi! Bihar arte!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina