2020(e)ko ekainaren 2(a), asteartea

Ekainak 3, asteazkena


Kaixo, kuadrilla!
Gaur asteazkena, zuetako gehienek gaur eramango duzue eskolan utzitako materiala: zuen lanak, karpetak. Eskolan zerbait geratzen bada, lasai, datorren ikasturtean ere hemen egongo dira eta.

Astelehenean egon nintzen ni eskolan, zuen lanak txukuntzen, eta nire liburu batzuk etxera ekartzeko aprobetxatu nuen. Haien artean, 50 esperimenduz osatutako liburuska topatu nuen. Jadanik ahaztua nuen. Erderaz dago, eta euskaratu egin behar dut, baina oso proposamen dibertigarriak daude bertan. Ahal bezain laister igoko dizkizuet blogera. Bitartean, hona hemen, youtuben topatu dudan esperimendua.


Esango didazue arrautza erdi-erdian mantentzea lortu duzuen hala ez. Animo!!!

Gaur Darccellen urtebetetzea. ZORIONAK DARCCELL!!!


Eta, nola ez ipuina. Gaurkoa, ni txikia nintzenekoa da. Ez dut uste inoiz kontatu dizuedanik. Gustatzea espero dut.


IPURTARGIA da ipuinaren izenburua. Egilea zein den jakin nahi baduzue, ipuinaren bukaerara arte itxoin beharko duzue.
Ondo segi!



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina