2020(e)ko ekainaren 18(a), osteguna

Ekainak 19, ostirala


Kaixo, denoi!

Iritsi da ikasturte honetako azken eskola eguna. Gero meetean elkar ikusiko dugu. Lehenik eta behin, mikrofonoak itxita izateko eskatu behar dizuet, hitz batzuk esan nahi dizkizuet eta. Eta denak sobrea eskuan pantaila aurrean egotea eskertuko nuke. Gure azken meeta izango da.Lasai egon,  zuek ere hitz egiteko aukera izango duzue, gero. Banan-bana emango dizuet hitza.
Bukatzen da konfinamendua, eta normaltasun berriari hasiera emango diogu. Denbora asko pasa dugu bakoitza gure etxean sartuta, kaleak hutsik, denda gehienak itxita... Zorionez, ordenagailuak, tabletak eta mugikorrak izan ditugu gure artean harremanetan jarraitzeko. Bideo honetan hilabete hauetan jasotakoak ikusteko aukera izango duzue.


Urteak pasa, eta haundiak egiten zaretenean, bideo hau errekuperatu eta bertako irudiak eta gogoramenak sinestezinak irudituko zaizkizue. 

GERO IKUSIKO DUGU ELKAR KUADRILLA!!! GOZATU BIDEOAZ!!!



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina