Kaixo, kuadrilla!!!
Hemen gaude ostiral bat gehiago.
Gure Iker eta bere familia animatu da asteazkeneko proposamenarekin! Makarroiak eta azukrezko gozokiak hartu, eta begira:
Astelehenean meetean BINGOAN ibiliko gara berriro. Asteleheneko azken meeta izango da, eta gehien gustatu zaizuena bingoa izan dela esan didazuenez azken partida bat jokatuko dugu. Horretarko, prest egoteko, hona hemen euskaraz zenbakiak errepasatzeko jolasa. Hainbeste denbora eskolara etorri ezinik, zenbakiak ahaztu gabe!
Sakatu gainean jolasteko.
A! Eta ez ahaztu bingorako papera eta fitxak ekartzea. Papera 16 zatitan eginda, zenbakiak idatzita (0-50)...Ez baduzue gogoratzen nola egin, bilatu blogean.
Eta asmakizunik gabe ez gara geratuko, ez pentsa.
ASMAKIZUNAK:
Hankaduna,
ez da animalia,
oihala dauka
ez da jantzia,
zure etxean dago,
ez da gizakia.
Nahiz eta beti aritu
hazten eta handitzen
ez da bere lekutik
inoiz mugitzen.
Eta amaitzeko, PELIKULA:
Ondo pasa asteburua!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina