2025(e)ko apirilaren 11(a), ostirala

AÑARBEKO URTEGIRA IRTEERA

Apirilaren 8an Añarbeko urtegira joan ginen. Bertako monitoreak urtegiko gune desberdinak erakutsi zizkigun eta urari buruzko gauza asko ikasi genituen. 

Oso interesgarria izan zen eta primeran pasatu genuen.



KLIKATU ARGAZKIAK IKUSTEKO


2025(e)ko apirilaren 9(a), asteazkena

LOIOLAKO ARAZTEGIRA BISITA

Gaur Loiolako araztegia bisitatzera joan gara. Honekin, joan den ikasturtean Ur-umeak proiektuan hasi genuen uraren hiri zikloaren azterketa osatu dugu. Hondakin uren kiratsa jasanezina izan arren, pila bat ikasi dugu. Zein interesgarria izan den!


klikatu argazki gehiago ikusteko