2025(e)ko maiatzaren 19(a), astelehena

MURRIZTU, BERRERABILI, BIRZIKLATU

 


Joan den astean DBHko ikasle jator-jator batzuk gurenera etorri ziren tailer interesgarri bat egitera. Egun batean erabiltzen dugun plastiko guztia ekarri arazi ziguten eta artelan eder hau egin genuen. Ikaragarria da zenbat plastiko erabiltzen dugun!! Beraz, badakizue: MURRIZTU, BERRERABILI ETA BIRZIKLATU!!! Eta ahal bada, orden honetan.

2025(e)ko apirilaren 11(a), ostirala

AÑARBEKO URTEGIRA IRTEERA

Apirilaren 8an Añarbeko urtegira joan ginen. Bertako monitoreak urtegiko gune desberdinak erakutsi zizkigun eta urari buruzko gauza asko ikasi genituen. 

Oso interesgarria izan zen eta primeran pasatu genuen.



KLIKATU ARGAZKIAK IKUSTEKO


2025(e)ko apirilaren 9(a), asteazkena

LOIOLAKO ARAZTEGIRA BISITA

Gaur Loiolako araztegia bisitatzera joan gara. Honekin, joan den ikasturtean Ur-umeak proiektuan hasi genuen uraren hiri zikloaren azterketa osatu dugu. Hondakin uren kiratsa jasanezina izan arren, pila bat ikasi dugu. Zein interesgarria izan den!


klikatu argazki gehiago ikusteko

2025(e)ko martxoaren 20(a), osteguna

2025(e)ko otsailaren 28(a), ostirala

INAUTERI ALAIAK ARANTZAZUKO AMAN!

 


Errealzaleok burubelarri lan egin dugu Aro Modernoari buruzko proiektuan. Asko ikasi dugu eta ikasten jarraitzen dugu, inauteriak iritsi diren arren , oraindik ez baitugu proiektua amaitu. Era berean, ikastetxe guztiarekin batera, jaialdia ilusio handiz prestatu dugu. Espero dugu guri bezainbeste gustatu izana. Orain inauteriez gozatzen jarraitzea tokatzen da!!! Inauteri hauetako soinu banda partekatzen dizuegu.

DENBORAN ZEHAR ENTZUN

NABIGATZAILEAK ETA PIRATAK ENTZUN




2025(e)ko otsailaren 13(a), osteguna

ITSAS MUSEORAKO IRTEERA

 Aro Modernoa ikasten ari garenez, gaurko irteera Itsas Museora oso aproposa izan da, Aro Modernoko euskal nabigatzaileen inguruko tailerra egin dugulako. Zein tresneei esker nabigatu ahal izan zuten, zertarako esploratu nahi zuten, zer nolako bizimodua zeramaten itsasontzietan, zer nolako gatazkak izaten ziren itsasoan eta abar luze bat. Emakume nabigatzaile asko ere ezagutzeko tenorea izan dugu!



ARGAZKI GEHIAGO