2017(e)ko abenduaren 17(a), igandea

San Tomas Azokarako postrea egiten aritu gara!!! Tiramisua!!!!!

Ostegunean erosketak egin genituen eta familientzako gonbidapena prestatu genuen.












Ostiralean, talde txikietan jarri eta osagaiak eta tresnak banatu genituen.


Gero, familiak etorri ziren laguntzera eta gure tiramisu goxoa prestatzen hasi ginen.
Lehenengo gazta eta azukrea nahastu genituen.














Ondoren esne-gainari azukre eta banilla goilarakada bota eta irabiatu krema bat lortu arte.















Aldi berean beste batzuk kafea prestatzen hasi ginen.

Gazta eta esne-gaina nahastu eta poltsa batean sartu genuen. Ondoren, poltsari zulo bat egin genion.












Jarraian gure tiramisua montatzen hasi ginen, lehenengo kafean bustitako gaileta, gero krema pixka bat eta azkenik kakaoa. Orrelako bi geruza egin genituen.



















Arratsaldean, potetxoak apaindu genituen eta bukatzean 2.B-koekin batera atera genuen argazkia.









Bikain aritu ginen!!!!



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina