Garraiobide ezberdinak ditugula badakigu. Gu, edo eta salerosi nahi ditugun jaki, edari eta gainerakoak batetik bestera eramateko, eta mugitzeko garraiobide ezberdinak ditugu, bai. Martutenetik ia denetarik pasatzen da: kotxe, kamioi, autobus, tren...Garai batean, itsasontziak ere erabili izan ziren sagardoa urumean barrena astigarragatik donostiaraino eramateko.
Azken garraiobide horren inguruan lanean aritu gara azken hilabeteetan. Piraten etxean, Pasaian egon ginenean makina bat itsasontzi ikusi ahal izan genuen. Hauetako askok garraiatzen dituzten furgoneta eta kotxeak ere hantxe zeuden aparkatuta. Garraiobide bikaina itsasontzia, hain haundia izan liteke, ezen tamaina handiko gauzak garraiatzeko erabil bait dezakegu.
Baina dena ez da positiboa. Alde negatiboa: KUTSADURA.
Itsasontziek ere kutsadura handia sortzen dute, gure planetako uretara zikinkeria isuriz... Gutxiago kutsatuko lukete abiadura motelagoan joango balira, eguzki energia erabiltzen duten panelak izango balituzte (joan den urtean irlara eraman gintuen itsasontziak bazituela gogoratu dugu)...
Saia gaitezen gure planeta zaintzen, bakarra dugu eta. Ostiralean, salabardoak, eskularruak eta zakar poltsak hartu eta erreka bazterra garbitzera joan ginen. Hori da hori plastiko pila uretan: botilak, hortz eskubila, plastikoak...
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina