Bihar egun berezia izango dela eta, denboraz nola ibiliko garen ez dakigunez, joan den asteko asmakizunaren erantzuna gaur jakin dugu:
GAZTA
Bihar egun berezia izango dela eta, denboraz nola ibiliko garen ez dakigunez, joan den asteko asmakizunaren erantzuna gaur jakin dugu:
GAZTA
DATORREN OSTIRALEAN, EUSKARAREN EGUNA OSPATUKO DUGU ESKOLAN. GU HASI GARA PISKANAKA APAINKETA LANEKIN.
GELA BAKOITZAK LOGO BANA AUKERATU DUGU, EUSKARAREKIN LOTUTAKO LOGOAK. OSTIRALEAN GUZTIAK ELKARTU, ETA ERLAUNTZA HAUNDI BAT OSATUKO DUGU, GELAXKAZ OSATUTAKO ERLAUNTZA.
BEGIRA GUREA:
SAKATU GAINEAN GEHIAGO IKUSTEKO.
Zer moduz asteburua? Etxean goxo-goxo egoteko eguraldia izan dugu, ene!!!
Eta eskolaz ari garela, aspaldian genuen egindako lanen berri emateko gogoa. Gure proiektuarekin lotuta makina bat gauza egiten aritu gara, baina blogera gutxi batzuk baino ez ditugu igo.
Zuek, etxekook, ba al dakizue, gure jatetxearen planoak egiten aritu ginela? Bai, bai, ADARBAKARREN JATETXEAren planoak egin genituen. Lehendabizi, arbelean idatzi genuen gure ustez jatetxeak beharko lituzkeen gauzen zerrenda:
1.- Estintoreak
2.- Mahaiak eta aulkiak (tronak ere bai txikientzat).
3.- Sukaldea
4.- Komuna
5.- Barra
Hoiek derrigorrezkotzat jo genituen. Eta begita zein plano dotoreak egin genituen.