2022(e)ko maiatzaren 30(a), astelehena
2022(e)ko maiatzaren 29(a), igandea
2022(e)ko maiatzaren 27(a), ostirala
Lortu ditugu Arrokandietan sartzeko behar genituen paseak
Atzo oso kezkatuta geratu ginen. Piraten eskutitza Urumean, botila barruan topatu ondoren, argi geratu zitzaigun Arrokandietan sartzeko paseak behar genituela. Baina non aurkitu??? Parkean bila ibili ziren lagun batzuk eta giltza zahar bat aurkitu zuten...pista bat ote? Eta jolasordu gidatuetan, Gazte Lekura joan, eta mezu bat arbelean.
Mila buelta eman dizkiogu buruari. Azkenean, arratsaldean, ostiralero bezala Gazte-Lekura joatea erabaki dugu.
HANTXE BIGARREN ESKUTITZA! PIRATAK BERRIRO!!!
Bertan agertzen ziren jarraibideak zuzen betez gero, paseak aurkituko genituela zioen eskutitzak. Neurketak ondo egitea zen trukoa. Metro luze bat utzi digute, 30metrotakoa, eta eskerrak horri. 7,5m aurrera, buelta erdi eskuinera, 12 pauso aurrera, buelta erdi ezkerrera 12,5metro aurrera...
Uf!!! hori da hori urduritasuna! Eskerrak neurketekin abilak garen, bestela.
TOOPATU DUGU ALTXORRA!!! ETA GUREAK DIRA PASEAK!!!
2022(e)ko maiatzaren 26(a), osteguna
Baaaai!!! Ez dira ondoratu!!!
Itsasontzi guztiak ur gainean mantendu dira.Martutenetik Urumea ibaia pasatzen da, eta non hobeto bertan baino? Eta hantxe egin dugu froga gure itsasontziekin.
EDERKI KUADRILLA!!! EZ DA BAKAR BAT ERE ONDORATU!!!
Sakatu argazkiaren gainean gehiago ikusteko.
TRENA
PROIEKTU TXIKI BAT EGIN NAHI GENUEN ESKOLA MAILAN GARRAIOBIDEEN INGURUAN ETA HASI GARA LANEAN.
GURE GAIA TRENA DA.
TRENA ETA TRENBIDEEN INGURUAN BAKOITZAK DAKIENA PARTEKATZEKO ASMOZ MARRAZKI BATZUK EGIN DITUGU.
SAKATU ARGAZKI GEHIAGO IKUSTEKO
DENON ARTEAN TREN HANDI BAT EGITEN ARI GARA ERAKUSKETAN JARTZEKO
Proiektu berrian lanean
Proiektu berrian hasi ginenetik informazioa iristen hasi zaigu eskolara:
1.- Ipuinak
2.- Marrazkiak
3.- Etxekoek kontatutako informazio ugari.
Itsasontzi guztiak ez direla berdinak ikasi dugu. Mota ezberdinetakoak daude, funtzio ezberdinak betetzen dituztenak.
Guk ere, talde txikitan, itsasontzi ezberdinak egin nahi izan ditugu.
Batzuk oraindik ez dugu bukatu, baina lanak nahiko aurreratuak ditugu. Begira begira!
Sakatu argazkiaren gainean gehiago ikusteko. A! eta ea lagun berririk aurkitzen duzuen taldekideen artean!
LORTUKO AL DUTE ITSASONTZI HAUEK UR GAINEAN MANTENTZEA???
2022(e)ko maiatzaren 23(a), astelehena
Agur, Alan!
Pozik hartu zintugun gure artean. Denbora gutxi izan den arren, elkar ezagutu eta gozatzeko aukera izan dugu.
Ez zaitugu ahazuko, Alan!!! Badakizu non gauden, nahi duzunean etorri Martutenera gu bisitatzera!
Sakatu argazkiaren gainean gehiago ikusteko.









