2018(e)ko otsailakren 1(a), osteguna

IKASLAGUNAK GONBIDATZEN


BADIRA BI ASTE IPUIN POLIT BAT ENTZUN GENUELA : AMETSEN BASOA!
ENTZUN ONDOREN, HAREKIN LOTUTAKO MARRAZKIAK EGIN GENITUEN ELKAR ARGITALETXEAK PRESTATZEN DUEN LEHIAKETA BATETARAKO. GUSTORA ARITU GINEN!
BAINA ISTORIA EZ ZEN HAN AMAITU, IZAN ERE, IPUINEAN DESKRIBATZEN ZIGUTEN BASOA GOGOAN, GU ERE GURE BASOA IZANGO DENAREN ZUHAITZAK EGITEN HASI BAIT GINEN, GURE AMETSEN ZUHAITZEZ OSATUTAKO BASOA.
ETA NOLA EGIN GENUEN HORI? BA, ERRAZA. BAKOITZAK GURE AMETSAK IDATZI GENITUEN PAPER BANATAN, ETA ONDOREN, ZUHAITZEAN ITSATSI. MOTA GUZTIETAKO AMETSAK AGERTU ZIREN. ETA LAGUNEK PROPOSAMEN BAT ERE EGIN ZUTEN: IKASLAGUNEI ERE PROPOSAMENA LUZATZEA.
GAUR IZAN GARA HAIENEAN, ETA... BAIEZKOA EMAN DIGUTE...




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina