2018(e)ko otsailaren 24(a), larunbata

Konposta egitea lortu dugu!!!

Urrian hasi ginen 2.mailakoak hondakin organikoa jasotzen. Astero, arduratu gara eraikinean zehar jarrita ditugun edukiontziak hustu eta konpostagailura eramateaz. Konpostagailua bete zaigu, eta ostiralean ireki genuen, nola zegoen ikusteko.
Guk botatako hondakinak, konpost bihurtu dira. Behean zegoen zatia, pala batekin atera dugu, galbahetik pasa dugu eta egokiak ez ziren hondakinak, beste edukiontzietara bota ditugu. Jasotako lurra (ongarria) poltsa batean sartu dugu. Aupa gu!!! 









































iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina