2021(e)ko ekainakren 18(a), ostirala

BUKATU DUGU AURTENGOA!!!

 

NORK ESAN GURI URTEA HAIN ONGI JOANGO ZITZAIGUNIK!!! ZENBAT GAUZA BIZI IZAN DUGUN ELKARREKIN, ZENBAT GAUZA IKASI, ZENBAT JENDE EZAGUTU... 

GOGOR EGIN DUGU LAN GURE PROIEKTUAK AURRERA ATERATZEKO.

LAGUN ARTEAN EDERKI IBILI GARA.

HORI BAI, BATZUETAN,  ADOSTEA, JOLASEAN GALTZEA, EGIN NAHI GENUEN MARRAZKI EDO ERAIKUNTZA LEHENENGOAN GUK NAHI BEZALA EZ ATERATZEA...GOGOR SAMARRA EGIN ZAIGU, BAINA...HORRETAN ERE IKASTEN ARI GARA. 

INPORTANTEENA, BEHIN ETA BERRIZ SAIATZEA DA, ETSI GABE, ETA EGITEN DUGUNAREKIN GOZATZEA!!!

GAUR, ESKOLA GUZTIAK ELKARREKIN AGUR ESAN DIOGU IKASTURTEARI. ATZEAN UTZI NAHI DITUGUN GAUZA TXARRAK AURREZ IDATZITA GENITUEN PAPERETAN, ETA GAUR ERRE EGIN DITUGU SUTAN.  

GERO, GELA BAKOITZAK DANTZA EDER BAT DANTZATU DUGU, ETA, AMAITZEKO, ENTZIERRO TXIKIA ERE IZAN DUGU. 

BEGIRA, BEGIRA!!!


SAKATU ARGAZKIAREN GAINEAN GEHIAGO IKUSTEKO

ETA HOR EZ DA BUKATU GAURKO EGUNA. GELAN JARRAITU DUGU FESTA. BADAKIZUE GURE  ADARBAKARREN DENDAN SALDUTAKOARI ESKER DIRUTXO BAT  LORTU DUGULA. PRODUKTUAK EGITEKO EROSI DITUGUN RODILLO, HIZKI, SOKA ETA KANDELAK ORDAINTZEKO IRITSI ZAIGU, ETA BAITA  SOBRATU ERE. ETA SOBRATUTAKOAREKIN ZER??? BA... HAMAIKETAKO BEREZIA!!!
ETA HAMAIKETAKORA AURTEN GURI LAGUNTZEN EGON DIREN IRAKASLEAK  GONBIDATU NAHI IZAN DITUGU. ESKERRAK EMAN DIZKIEGU, GURE TALDEKO ARGAZKI SINATUA EMAN DIEGU, ETA GUREKIN HAMAIKETAKOA EGITERA GONBIDATU. 
BEGIRA!!!!!!!!!!!!!!!

SAKATU ARGAZKIAREN GAINEAN GEHIAGO IKUSTEKO.

ETA EGUNA AMAITZEKO, GOAZENEKO AKTORE BATI AUTOGRAFOA ESKATZEKO AUKERA IZAN DUGU. ENE!!! HAU EGUNA!!!








ONDO ONDO PASA UDA ETA... HURRENGO IKASTURTERA ARTE!!!




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina