2021(e)ko ekainakren 9(a), asteazkena

SANTA KLARAN EDERKI IBILI GINEN!!!

 

AUTOBUSA HARTU, ETA DONOSTIAKO ERDIALDERA HELDU GINEN. 

EGURALDIA, PRIMERAKOA!!!

LEHENDABIZI, PASEOTXOA GIPUZKOA PLAZAN BARRENA. GERO, ALDERDI EDERREKO PARKEAN HAMAIKETAKOA EGIN, ETA JOLASTERA!

ETA ORDUA IRITSITA, PORTURA BARKUA HARTZERA. UAU!!! HAU DA HAU ZORTEA GUREA! BARKU BERRI BERRIA, ETA GURETZAT BAKAR-BAKARRIK! EGUZKI PLAKAK ERABILIZ, EGUZKIAREN ENERGIA APROBETXATUZ EGINDAKO  BARKUA, ZARATARIK ERE EZ ZUEN EGITEN NABIGATZERAKOAN.

ETA IRLAN GARA!!! HONDARTZAN, HORI FESTA! ESPERO EZ GENITUEN BISITAK ERE IZAN GENITUEN GAINERA!

KARRAMARROAK, ITSAS KARAKOLAK, LAPAK, KONTXAK...DENETARIK IKUSI GENUEN HAN. GURE PROIEKTURAKO PRIMERAN ETORRIKO LITZAIZKIGUKEN HARRIAK ERE BAI...BAINA MOTXILETAN EZ GENUEN LEKURIK HARRIENTZAT...


ETA HANDIK, JANTZI, ETA IRLAN GORA HARRIZKO MAHAI DOTOREETAN BAZKALTZERA. UMMMM! ITZALETAN ZEIN EDERKI!!!


JARRAIAN, ZELAIAN JOLASTERA: ZUHAITZETAN GORA, MAKILEKIN JOLASEAN, ETA ENE! KAIOAK ETA KAIO KUMEAK, ETA ARRAUTZAK!!! KONTUZ IBILI BEHAR IZAN GENUEN  KAIO AMAK HASERRARAZI GABE.

DENBORA ATERA GENUEN FARORA IGO, ETA KOMUNETIK BUELTA BAT EMATEKO. 


IRLAN LUZEAGO EGOTEKO GOGOZ GERATU GINEN, BAINA MARTUTENERA ITZULI BEHARRA GENUEN, ETA EZIN. 

AITA, AMA, FAMILIA! BADAKIZUE, BARKUA HARTU, ETA NAHI DUZUENEAN, HANTXE IZANGO DUZUE SANTA KLARA ZAI, ZUEN SEME-ALABAK GUSTORA ITZULIKO DIRA BERTARA!


SAKATU ARGAZKIAREN GAINEAN, ARGAZKI MORDOA IKUSI AHAL IZANGO DUZU!!! GOZATU!!!




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina