2021(e)ko ekainaren 2(a), asteazkena

HAZIAK EREITEN

 

JAKINGO ZENUTEN BARAZURIEKIN ESPERIMENTUTAN GABILTZALA, EZTA?  EROSKIN EROSITAKO BARAZURIA HARTU, ETA BARAZURI FRESKO MORDOXKA LORTU NAHIAN GABILTZA. LORTUKO AL DUGU?

JOAN DEN ASTEAN BARAZURIA URETAN IZAN GENUEN 12 ORDUZ. GERO, URA KENDU ETA TRAPU BATEKIN ESTALI GENITUEN YOUTUBEN IKUSITAKO BIDEOAN AZALTZEN ZUTEN MODUAN 48 ORDUZ. BIZARREZ BETETA BEHAR LUKETE BARAZURIEK BAINA GUREEI ORAINDIK EZ ZAIE BIDEOAN ADINA ATERA. 😕

ZER GERTATU OTE DA? 

HIPOTESI EZBERDINAK EGIN DITUGU:

- AGIAN, EZ GENITUEN UREZ ERABAT ESTALI.

- BEHARBADA, ESTALTZEKO ERABILITAKO TRAPUA EZ ZEN NAHIKOA ILUNA, ETA ARGIARI PASATZEN UZTEN ZION. 


BADA EZ BADA, ZAPI ILUNAGO BAT HARTU DUGU PSIKO GELATIK ETA BESTE 48 ORDUZ ESTALITA UZTEA ERABAKI DUGU, HURRENGO PAUSURA PASA AURRETIK. 

HOBERA EGIN DUTELA DIRUDI. BIHAR HORRELA JARRAITUZ GERO...AURRERA!



HEMEN DUZUE BIDEOA ETXEAN ERE SAIATU NAHIKO BAZENUTE. 

EA IKASTURTEA AMAITU AURRETIK ETXERA ERAMATEKO MODUAN GAREN!!!

ETA HORI GUTXI BALITZ, GAUR PERREXILA EREIN DUGU, ETA NAYRAK ETXETIK EKARRITAKO TOMATE HAZIA ERE BAI. 
A! ETA BABARRUNAK ETA DILISTAK ERE KOTOIAN BUSTITA UTZI DITUGU. LANDAREA HAZIKO OTE?
HAINBESTE GAUZAREKIN SAIATUTA, ZER EDO ZER ERNATUKO DA EZTA?



ASPERTU BEHINTZAT EZ GARA ASPERTZEN, BEGIRA BESTELA:




SAKATU GAINEAN GEHIAGO IKUSTEKO

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina