Kaixo, kuadrilla!
Badoaz egunak aurrera, eta iritsi zaigu osteguna.
Lehendabizi, Mikelek astelehenean kontatutako txistearen amaiera. Gogoratzen duzue?
Nola deitzen zaio japonieraz mukizapiari?
Saka moko.
Mila esker, Mikele zure txisteengatik!!!
Eta gaur bai, gaur badut argazki bat zuentzat. Hugok eskulan berri baten argazkia bidali digu. Oraingoan ez du futolarekin zer ikusirik.
Hegazkin dotorea Hugo! Ederki pasa duzu eskulan hau egiten ! Aurpegira begiratzea baino ez dago! Aupa zu!
Osteguna dela gogoratuz eman diogu hasiera blogari, eta, ostegunetan, baratza gogora ekartzen ahalegintzen gara. Bideo honetan, landareekin egindako 30 truko erakusten dizkigute. Ziur hainbeste trukoren artean gogoko duzuen bat baino gehiago topatzen duzuela. Batzuk benetan harritzeko modukoak dira. Ea baten bat praktikan jartzera animatzen zareten.
Gure lagun egin ditugun izaki urdin txikien abentura berri batekin emango diogu amaiera gaurko blogari. Pottokiak ere landatzen hasi ziren eta...begira zer gertatu zaien.
Ondo pasa!!! Bihar arte!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina