Kaixo, denoi!!!
Osteguna berriro!!! Atzo blogean sartu zinetenek badakizue gaur zer aurkituko duzuen, ezta?
Hemen momentuz iritsi zaidan Leotolderen marrazkia.
Mundiala!!!
Jarraitu Leotolderen marrazkiak bidaltzen!!!
Eta ostegunetan, konposta eta baratza. Baratzean ibiltzea oso gogoko dugu, eta asko gozatzen dugu ereiten, landatzen, belarrak kentzen, ureztatzen...Xomorroekin topo egiten dugu bertan, naturaz gozatzen dugu. Orain ezin dugu,ordea, baratzera joan, ez behintzat eskolakora. Baina momentu hori iritsi arte beste aukera batzuk ere badauzkagu. Ez dugu derrigorrez lur sailik behar landatzeko. Nahikoak dituzue barazuri batzuk, makiltxoak (eroskin egongo dira serugaski), plastikozko edo kristalezko kutxatxo bat, eta silikona (ez baduzue, goma batzuk, edo zelok balioko dizue). Begiratu ondo bideoko irudiei, eta jarraitu pausoz-pauso.
Animatu!!! Barazuriak ongi zainduz gero, goxo goxo jan ahal izango dituzue egun batzuen buruan.
Eta amaitzeko, gaur, baratzetan egon ohi den pertsonai baten abestiarekin emango diogu amaiera blogari. Zein da gure baratzetan landatutakoa ez jateko, txoriak uxatzeko, beti zelatan egon ohi den laguna?
TXORIMALOA!!!!!
Ondo segi! Bihar arte!!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina