2020(e)ko maiatzaren 25(a), astelehena

Maiatzak 26, asteartea


Kaixo, kuadrilla!

Primeran ikusi zintuztedan atzo meetean. Ondo pasa genuen, ezta? Ba, badakizue, papera eta arkatza nahikoak dituzuela, eta lagunen bat, noski. Gora KITTO HITZA!!!

Elkarrekin hitz egiten hasi, eta txiste kontari ere aritu ginen. Mikeleren baimenarekin, hemen txisteak:

- Ama, ama, zergatik sartzen duzu pijama almohada azpian?
- Ez zimurtzeko.
- Orduan zergatik ez dugu sartzen amona almohada azpian?



Bigarren txistea ondo kontatzeko zure laguntza beharko nuke, Mikele. Lagunei galdera luzatuko diegu, eta gero zuk erantzuna blogean idatzi, ados?

WhatsApp: Averigua los emojis que más te pueden complicar la vida

Nola deitzen zaio txineraz mukizapiari?



Eta zenbakiekin jolastera orain. Lehenengo 5 urtekoenetik hastea gomendatzen dizuet . Eta gero LH1 eta LH2koetara pasatzea. Begiratu ondo bolatxoei, eta gogoratu berdeak batekoak adierazten dituela, gorriak hamarrekoak, eta urdinak, aldiz, ehunekoak. ANIMO!!!


Sakatu gainean jolasteko.

Eta amaitzeko marrazki bizidun batzuk: ZIRIKOREN TXANTXAK
Gauza bat txisteak kontatuz elkarrekin barreka aritzea da, eta bete bat adar jotzeak. Kontuz! astunegiak baldin badira jendea haserretu egin daiteke eta. Begira zer gertatzen den pottokien artean.


Ondo segi!!!

5 iruzkin:

  1. Kaixo, Mikele!
    Mila esker! Zalantzan ibili nintzen txinera edo japoniera ote zen. Esan nizuen txisteak gogoratzen ez naizela oso ona. Eta zein da erantzuna? Txistearen bigarren zatia, alegia?
    Esango, mesedez?
    Ondo segi!!!

    ErantzunEzabatu
  2. Mila esker, Mikele!!! Bihar ipiniko dut blogean!

    ErantzunEzabatu