Kaixo, kuadrilla!
Zer moduz asteburua? Ikusi duzue Garfield pelikula? Gustatu al zaizue?
Asmakizunaren erantzuna zein den jakin nahi?
Esaidazu igarle,
zer dago beti
uda hasieran
eta negu bukaeran?
Asmatu al duzue????
Beno, goizean elkar ikusiko dugu meet bidez, baina bitartean, edo meetaren ondoren ere, denbora nola pasa asmatu ezinik bazabiltzate, hona hemen buruari eragiteko jolas bat.
Irakurri argibideak, ikusi adibideak, eta animo! Behin ulertuz gero, engantxatzen duen jolas horietakoa baita.
Baina, ez dezagun triste amaitu. Amai dezagun kantari. Afrikako abesti polit bat duzue jarraian, berehala ikasten den horietakoa. Erritmo haundikoa. Entzun!
Eta begira abesti honekin zein esku jolas polita asmatu duten. Animatu, eta ikasi ondoren, etxekoei erakuts diezaiekezue.
Ondo segi! Eta bihar arte!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina