2020(e)ko maiatzaren 3(a), igandea

Maiatzak 4, astelehena


Kaixo, kuadrilla!
Zer moduz asteburu luzea? Gu ere hasi gara kalera ateratzen. Geroz eta jende gehiago kalean, ezta? Martutenen ere bai?

Niri zuen berriak iritsi zaizkit asteburuan. Begira Alan zertan ibili den, gurekin konpartitu nahi izan du:


                                                  



 








 Zer gertatuko ote da zizare hauekin datozen egunetan???Agian, gero konektatzen bada kontatuko digu. Gogoratzen zarete gero meet bidez elkar ikusteko eta hitz egiteko aukera izango dugula? Ea lortzen dugun!

Lander! Aspaldiko!!! Hori da hori gaztelua eraiki duzuna! Zenbat kaxa erabili dituzu?

Hugo futbol zelai berriak egiten. Errealak eta Athletickek jolastuko ote dute beraien partidua???


Beno, eta jolastu nahi orain piska bat? Ea gustatzen zaizuen jolas hau:


                                      SAKATU ARGAZKIAREN GAINEAN JOLASTEKO.
Jolas mordoa topatuko duzue bertan. Gozatu!!!

Eta astelehena denez, mediateka eguna.  Ohiturari eutsiko diogu, eta gaur nik aukeratu dut ipuina. Ea gustatzen zaizuen.

Sakatu argazkiaren gainean ipuina irakurtzeko.

Gogoratu 10:00tan edo 1:30etan elkar ikusiko dugula!!! Laister arte!!!







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina