2020(e)ko maiatzakren 21(a), osteguna

Maiatzak 22, ostirala


Kaixo, kuadrilla!!!

Beste ostiral bat!!!
Has gaitezen argazkiak ikusten. Gaur Haizearenak. Esperimentu bat egin dute bere etxean, lurrik gabe patata nola hazten den ikusteko. Zer uste duzue gertatu dela?




Zenbat eta zenbat gauza ikasten ari garen etxetik mugitu gabe, ezta? Horiek dira horiek sustraiak!

Ikerrek ere erakutsi zizkigun bere dilista eta babarrunak gogoratzen?
Barazuriekin saiatu al zen inor? Nabari da gogoko duzuela landatzea, eta landatutakoa nola hazten den ikustea, beraz, gertutik jarraituko ditugu zuen aurrerapenak.

Gogoko duzuen beste gauzetako bat ipuinak dira. Gaur, asteleheneko ipuina ekarri nahi dut gogora: "Munstro arrosa". Argitaletxearen izena "denonartean" da, hain zuzen ere, ipuin hauek, nolabait, denon artean idazten ditugulako. Leotolde ere argitaletxe berekoa da, eta horregatik amaierako marrazkia gure esku geratu zen. Baina..."Munstro arrosa"-ren kasuan? Ba, Munstro arrosaren kasuan, bi momentutan eskatzen digute laguntza. Begira:

Ordenagailu edo mugikorretako pantailen bitartez ziuraski ezingo duzue ondo ikusi, baina orrialdearen azpikaldean, eskuinaldean, galdera bat egiten digute:

                                      Zein beste desberdintasun ikus ditzakezu? 
Zabaldu begiak eta ea zein desberdintasun aurkitzen dituzuen. Animo!


Eta oraingo honetan ez dago galderarik, proposamen bat baizik. Horrela dio:

Marraztu itzazu topatu zituen gauzak. 

Oraingoan papera eta margoa beharko dituzu. Aurrera!!!

Beno, eta ez dago ostiralik asmakizunik gabe. Hemen gaurkoa:

Esaidazu igarle,
zer dago beti
uda hasieran
eta negu bukaeran? 

Pensamiento y cara confusa emotclip-art con burbuja de discurso ...
Asteburuan ikusteko pelikula bat uzten dizuet. Katu bihurri honen abenturekin gozatu!



SAKATU GAINEAN

Eta agurtu baino lehen, asteleheneko meetera papera eta arkatza ekartzeko eskatu behar dizuet. Beti bezala bihar emango dizuet berri gehiago.

Ondo pasa asteburua!!!!


https://drive.google.com/file/d/1b3wEvcr70aF6WAuznRRbny78q8HhPrQE/view?usp=sharing



3 iruzkin:

  1. eskerrik asko miren informaziogatik eta pelikulagatik eta zergatik ez du inork iruzkinik jartzen bakarrik nik edo mirenek edo ikerrek e zergatik???? agur denoi ��MIKELE

    ErantzunEzabatu
  2. Kaixo, Mikele!
    Asteleheneko meetean gogoraraziko diegu lagunei blogean idatz dezaketela. Ados?
    Ea animatzen diren.
    Ondo pasa asteburua!!!

    ErantzunEzabatu