2020(e)ko maiatzaren 12(a), asteartea

Maiatzak 13, asteazkena


Kaixo, kuadrilla!

Zer moduz zaudete? Aspaldi ez nizuen argazkirik erakusten. Hona hemen bat. Atzo Adrianek bidalitakoa. Gogoratzen azken meetean erakutsi zigula? Begira zein eskulan polita egin duen gomaeba erabilita. Aupa, Adrian!!! Mila esker gurekin konpartitzeagatik!


Etxean gomaeba baldin baduzue, saiatu zaitezkete zuek ere egiten. Eta proposamen gehiago ere topatu ditut:
8 formas de decorar los lápices (para que dejen de morderlos) Ideas con goma EVA fáciles que te van a encantar | Manualidades

Gomaebarik ez baduzue, kartulinarekin ere egin ditzakezue nik uste. 

Beno, eta atzoko ipuinaren hasiera ondo idaztea lortu al zenuten? Nik bai, hauxe da:


Bazen behin bere aitarekin eta amarekin bizi zen lehoi kume jostari bat. Tarteka tximutxoengana hurbiltzen zen beraiekin jolastera. Baina tximutxoek  ikusten zutenean mina egingo ziela pentsatzen zuten eta beldurturik ihes egiten zuten.



Bada ez bada, berriz ere hori ez gertatzeko, ipuina idatzi beharrean, beste ipuin bat grabatu dizuet. Egon erne, bideoaren bukaeran proposamen bat egiten dizuet eta. Ea gustatzen zaizuen:

LEOTOLDE



Zuen marrazkien zai geratzen naiz. Bidali e!

Ai! Nola gustatzen zaizkigun ipuinak, eta ipuinetako istorioak! Amets egiteko aukera ematen digute, urruneko lurraldetara bidaiatzeko aukera lekutik mugitu gabe.Loti ederrak, printzeak, Txanogorritxo, otsoa...zenbat eta zenbat pertsonaia topatzen ditugun ipuinetan. Abesti bat dakarkit gogora honek. Zuek, seguraski, Goazenen bertsioa ezagutuko duzue, baina hau da jatorrizkoa:


Ondo pasa eguna!!!!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina