2020(e)ko maiatzaren 18(a), astelehena

Maiatzak 19, asteartea


Kaixo, kuadrilla!
Atzoko meetean ia denak ikusi zintuztedan. Zeinen ondo!!! Aldara eta Alan lehen aldiz sartu ziren gainera.
Lagun gutxi sartu zineten blogean, gogoratu ipuina duzuela bertan,  han daukazue nahi duzuenean ikusteko.

Orain has gaitezen jolasten! Irakurri ondo eta erantzun, gero gezitxoari eman, eta pasa pantaila batetik bestera. Gogoratu orrialde bakoitzaren azpikaldean, eskuinean gezi bat dagoela, eta bertan sakatu behar duzuela aurrera egiteko.








Eta orain marraztera! Marrazki hauek bukatu gabe daude, erdia bakarrik marraztu dute. Baina beste erdia, berdin berdina da. Paper laukidun bat beharko duzue. Aitak, amak edo zuen neba-arreba zaharrenek ordenagailuan ikusten dena bertan marrazten badizuete, zuek beste erdia egin beharko duzue. Hori bai, goikoa behekoaren berdin-berdina izango da. Eskuinekoa, ezkerrekoaren berdin-berdina. Ulertu duzue, ezta? Animo!!!
Ejercicios de simetria
Amaitzeko, pelikula bat:
TINTINEN ABENTURAK: HELMUGA ILARGIA


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina