Kaixo, kuadrilla!!!
Zer moduz zaudete? Dena ondo? Gaur osteguna, eta egun hauetako eguraldia ikusita, baratza ureztatzera joango ginateke arratsaldean, ezta?
Eta konposta egingo genukeen. Gogoratzen zarete konpostaz? Gure konpostagailua eskolan dugu, baina orain ez dugu han hondakinik sortzen, etxean sortzen dugu. Martutenen badauzkazuenez konpostagailuak bertara botako dituzue fruta azalak, janari soberakinak eta gainerakoak, ezta? Oker ez banago futbito inguruan dituzue.
Eta Txomin berrian? Eta Morlansen? Ba al dituzue konpostagailuak? Ez? Ba lasai! Etxean ere egin dezakezue. Bai, bai etxean! Eta oso erraz gainera, oso gauza gutxi behar duzue. Nahikoa duzue ur botila haundi bat, 5 litroko horietakoa, eta koloretako zeloa.
Nola egin:
1.-Moztu botila goikaldetik (ez moztu guztiz, gero zeloarekin berriro itxi beharko duzu eta)
2.- Bota lurra (2-3zm)
3.- Fruta eta barazki hondakinak (2-3 zm)
4.- Lurra (1zm)
5.- Hosto lehorrak (3zm)
6.- Lurra (1zm)
7.- Egunkari papera (3zm)
8.- Lurra (1zm)
8.- Fruta eta barazkiak (2-3zm)
9.- Lurra (1zm)
Lurra oso lehorra dagoela ikusiz gero, ur piska batekin hezetu dezakegu.
Kapa guztiak osatu ondoren, botila itxi eta koloretako zeloarekin itxi.
Zure konpoostagailua leku lehor eta eguzkitsu batean utzi.
Astero, aukera izango duzu zein aldaketa ematen diren ikusteko: kolorea, bolumena, itsura... Konturatuko zara nola denbora pasatzen denean bolumena txikiagotu egiten den. Marra bat egin dezakezu hau baieztatzeko. Nahastea lehorregia dagoela ikusten baduzu ireki botila eta hezetu ur piska batekin. Eta hezeegia baldin badago,ireki tapa haizeak eman diezaion.
Konposta prest dagoenean (materia organikoaren zatiak ikusten ez direnean) jardinean, gure lorontzietan...erabili ahal izango dugu.
Begira zein bideo topatu dudan, denak konposta egitera animatzen gaituena. Ea bideoan agertzen den inor ezagutzen duzuen.
Eta, gure lagun batzuekin esango diogu agur, gaurko blogari. Pirritxek, Porrotxek eta Marimototxek ere maite dute baratza. Ezagutzen al duzue abesti hau? Bestetan egin dugun bezala, entzun, ikusi, eta papera eta arkatza hartuta idatzi abesti honen letra. Abesti bilduma ederra osatuko dugu piskanaka.
Eta abestia ikasi eta abestera animatuz gero, grabatu zure ahotsa eta bidali niri entzuteko. Gustora entzungo dut eta!Ondo pasa! Gozatu, eta bihar arte!!!
Kaixo miren morlansen koposta egiteko kubobat dago eta beste gauza bat asko gustatu zaik miren jarri dituzun bideoaik asko gutatuzait eta konpostarena ere gustatu zait biar arte muxu aundi bat guzkiontzat mikele 😘😘😀
ErantzunEzabatuKaixo, Mikele!
EzabatuZeinen ondo! Morlansen ere konpostaren alde egiten duzuela jakiteak asko pozten nau! Datorren astean zerbait landatzeko proposamena egiteko asmoa dut, ea animatzen zareten.
Mila esker, zure komentarioengatik Mikele, oso ondo datozkit.
Ondo segi!
Egileak iruzkina kendu du.
ErantzunEzabatu