2020(e)ko maiatzaren 4(a), astelehena

Maiatzak 5, asteartea


Kaixo, kuadrilla!

Beno, atzo gure lehen meet bilera egin genuen. Piskanaka ikasiko dugu mikrofonoak irekitzen, eta pantailan zehar hitz egiten. Asko gustatu zitzaidan zuek ikustea, konturatu orduko pasa zitzaidan denbora. Zuei?

Atzo ez zitzaidan zuen argazkirik iritsi, eta nik egindako kolaxaren argazkia igo dizuet. Gogoratzen? aldizkari zaharrak hartu paper zatiak moztu eta kola piska batekin itsatsi. Zer marraztu nahi duzuen pentsatu behar duzue, hori bai. Nahi duzuena egin dezakezue: animalia bat, etxe bat, pertsona bat...edo kolorez betetako artelan dotorea.


Gaur proposamen desberdin bat egingo dizuet. TXOKOLATEZKO PASTELA EGITEA. Oso oso erraza da, eta oso osagai gutxi beharko dituzue.

Osagaiak:
- Gaileta pakete bat.
- Esne kaxa bat.
- Txokolate beltz tableta bat.
- Txokolate txuri tableta bat.
- 2 goilarakada gurin.
Galleta María EROSKI basic, pack 4x200 g        Leche semidesnatada del PaÍs Vasco EROSKI, brik 1 litroChocolate negro para postre EROSKI, tableta 200 g
                                                                                     
EROSKI Basic: Tableta Chocolate Blanco | Tableta Chocolate B… | Flickr         Mantequilla ARIAS, porciones 10x12,5 g
                                                           

Jarraitu beharreko pausuak:
Lehendabizi, plater batean esnea bota. Gero, banaka-banaka gailetak bertan sartu, eta denbora bat han eduki ondo busti arte.


Gailetek esnetan bigundu egin behar dute, baina kontuz! Denbora gehiegi izaten badituzue puskatu egingo zaizkizue, eta hori ez dugu nahi. Plateretik poliki atera, eta bandeja batean jarri, bata bestearen segidan lerro edo ilara bat osatuz.


Beste alde batetik txokolatea egin behar dugu. Modu ezberdinak daude txokolatea egiteko. Nik horrela egiten dut:
Tableta beltza eta txuria hartu eta zati txikitan moztu. Zati guztiak ontzi batean sartu gurinarekin batera. Ontzi hau urez betetako lapiko baten barruan sartuko dugu, eta sutan jarri. Suak ura berotuko du, eta ur horrek txokolatea urtuko du poliki-poliki. Guk bitartean goilara batekin bueltak emango dizkiogu. Berehala txokolatea urtuta izango duzue.

Baño María - Wikipedia, la enciclopedia libre

Bukatzeko txokolatea gaileta ilararen gainean isuri, eta listo! txokolatezko pastela bukatuta.




Animatu zaitezte egitera! Oso erraza da, eta oso goxoa dago.ON EGIN!!!

Etiqueta pregunta caricatura sonriente, cara confundida PNG ...Eta galdera bat: zenbat zentimo ordaindu beharko dut txokolate beltza eta txuria erosteko? Eta gailetak eta esnea erosteko?

Gailetak: 0,95€
Esnea: 0,99€
Txokolate beltza: 0,70€
Txokolate txuria: 0,48€
Mantekilla: 1,33€









Postrea egiten baduzue bidali argazkiak, eta zenbat diru kostatzen den kalkulatzen baduzue ere, bidali zuen eragiketak.
Bihar arte, kuadrilla!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina