2020(e)ko maiatzaren 19(a), asteartea

Maiatzak 20, asteazkena


Kaixo, kuadrilla!
Zer moduz atzoko buruketak? Eta marrazkiak? Lortu zenuten irudiak simetrikoki marraztea?
Batzuk bai! Begira Ilazki!



Aupa txapelduna!!!  Badakit Elorak ere egin dituela, eta ziur beste askok ere asmatu duzuela.

Gaur proposamen desberdin bat, pantailaren bitartez dortoka batek laguntza eskatzen digu. Begira, begira!!!





Lagundu diozue? Lortu al du erosketak egitea?

Orain zerbait desberdina. Astelehenean Landerrek txiste bat kontatu zigun. Ni ez naiz oso trebea txiste kontuan, ahaztu egiten zaizkit berehala. Baina, interneten bila ibili ondoren bat edo beste aurkitu dut. Ea gustatzen zaizkizuen:


TXISTEAK

Semeak esaten dio aitari:
- Aita, aita! Utziko didazu telebista ikusten?
Eta aitak erantzuten dio:
- Ikusten bai seme, baina pizten ez.




- Ama, ama! Eskolan despistatua naizela esaten didate.
- Aizu haurra! Joan zaitez zure amagana!


Zuek badakizue txisteren bat? Baldin badakizue idatzi, eta bidali niri mesedez!!!

Eta agurtzeko, dantza piska bat! Eskolan behin baino gehiagotan aritu gara, eta ongi dakigu koreografia. Astindu gorputza!


ONDO SEGI!!!





3 iruzkin:

  1. miren eskerrik asko dena gatik agur mikele valenciano altuna tamaiyo������������

    ErantzunEzabatu
  2. Ez horregatik, Mikele!!! Jarraitu etxeaz eta etxekoez gozatzen. Urrunetik bada ere, badakizu harremanetan egongo garela beti!!!
    Muxu haundi bat txapelduna!!!

    ErantzunEzabatu