2020(e)ko maiatzaren 7(a), osteguna

Maiatzak 8, ostirala


Kaixo, kuadrilla!!!
NiƱos De Dibujos Animados Con Notas Musicales Ilustraciones ...
Ostirala iritsi da,
iritsi da ostirala,
pozez betetako eguna,
zatoz nirekin laguna,
mantalak etxera eta
bi egunetako oporrak                                         
astelehenean berriz ere,
elkartuko gara eskolan                       



Beno...momentuz astelehenean ez dugu eskolan elkar ikusiko baina...




Ez pentsa ahaztua dudanik ostiraletan zer igotzen dizuedan blogera:

ASMAKIZUNA:

Kobazulo hori
beti dago hezea,
hesi zuriz inguratua
han bizi da herensugea.                                                                         
Zer da?
Emoticon confuso con la burbuja del discurso stock de ilustraciĆ³n ...

Animo, ez da hain zaila! Badakit Ikerri asko gustatzen zaizkiola asmakizunak, Aitorri ere bai. Ea nork asmatzen duen.
Eta Iker aipatu dugunez, ikusi bere azken argazkiak:






Dilistak eta babarrunak landatu zituen, eta begira zenbat hazi diren.

Eta hemen, atzoko abestia idatzita.Aupa langile!!! Segi horrela!!!

Eta agurtzeko, jolas bat. Agian ezagutuko duzue.

KARIKATURA

Etxetik atera gabe jolas zaitezkete Karikaturara. Denak biribilean jarriko gara, gai bat aukeratu eta banan-banan horrekin lotutako izenak esango ditugu. Jolasten ari garen bitartean, kriskitinak jotzen arituko gara. Norbaitek ez badaki nola jarraitu, hitz gehiago ez zaizkiolako bururatzen, "moztu haria" esango du eta gai berri batekin ziklo berri bat hasiko dugu. 
Etxekoekin jolas zaitezkete. Bideo honetan primeran azaltzen digute. 


ONDO PASA!!!

3 iruzkin:

  1. Asko gustatu zait jolasa baina bakarrik dago pertxona bat eta iker ere asko gustatu zait zure kantua mire asmakizuna ustendut dela aoa baina asmakizun ori errepikatuta dago do ori usten dut gero arte agur muxu adi bat MiKElE

    ErantzunEzabatu
  2. Kaixo, Mikele!
    Jolasa polita, ezta? Pertsona bakarra dago bideoan, jolasa nola den azaltzen ari delako, zuek ikasteko. Behin ikasita, geroz eta jende gehiagorekin aritu hobeto.
    Tarteka asmakizunen bat errepikatuko dizuet bai, hau ederra da, ezta? Erantzuna astelehenean izango duzue. Prestatu bingorako e! Muxuak bueltan!!!

    ErantzunEzabatu